KOADRO NAGUSIA eta KONTSOLAZIO KOADROA

SET bat jokatuko da 6 jokutara.

Urrezko bola (40-40 eginez gero, hurrengo tantua irabazten duenak irabaziko du jokua) eta urrezko jokua (5-5 eginez gero, 6 joku egiten dituenak irabaziko du partidua)


Larunbat arratsaldez jokatuko dira partiduak Azkoitian

Urriak 10, 17 eta 24ean.

Klasifikatzen direnak Donostian jokatzeko aukera izango dute.

JOKU ORDENA (zein partidu eta zein ordutan jokatuko diren) ostegunetan ipiniko dugu hemen. 

Norbaitek ezin badu jokatu, aste horretako osteguna baino lehen abisatu beharko du, behin joku ordena ateratzen denean, ezingo da aldaketarik egin.